Motordun txalupa (Motor boat)

Helsinki (Finlandia)

Bote arin batek auto baten lana betetzen du errepiderik ez dagoen lekuetan. Azkar ibiltzen da ur gainean eta lekuetara amen batean heltzen da. Egiten duen zaratak eta erabiltzen duen erregaiak ezezik, beste dena ona dauka garraio modu honek.

Irla bakartia (Solitary island)

Helsinki (Finlandia)

Kostatik hurbil, bertako badian, irlatxoak daude. Horietara bisitan joan eta beraien bizimodua ikus daiteke. Bizitzeko modu berezia izan behar du urez lau aldeetatik inguratua bisitzea. Etxeko leihotik kalera begiratu eta ura baino ez da ikusiko.

Hiriaren profil apurtua (Broken profile of the city)

Helsinki (Finlandia)

Hiriaren profila urrunetik begiratzean, egitura altuak nabarmentzen dira. Ikusi, adibidez, noria zein argi bereizten den. Ez ohiko diren garabiek profil apurtua daukate. Erabat atzean, haizearen mende mugitzen diren kotoizko hodei zuri erraldoiak daude.

Untzi baten lorratza (Track of a ship)

Helsinki (Finlandia)

Untzia itsasoan barrena abiatu da. Atzean hasiera duen hiria eta uhin lorrats bat uzten du.

Untzia eta hiria (Ship and city)

Helsinki (Finlandia)

Untziz urruntzen ari gara hiri zoragarri honetatik. Itsasotik ere dotorea da. Bidaia lasai doa, udako egun baketsua eta eguzkitsua bait da. Egokia inguruetako irlak ezagutzeko.

Txirrindula ilada (Row of bikes)

Helsinki (Finlandia)

Ilada hau jasangarritasunaren irudia da, karbono gabe bizi nahi duen gizarte baten irudia.

Kaioaren begirada (The look of a seagull)

Helsinki (Finlandia)

Kaio bat portuan zain dago. Badaki sariren bat jaso dezakeela bertan nahikoa denbora igaron ondoren. Izango da arrantzale batek edo kale saltzaile batek utzitako arrain puska bat. Bestela azokako bisitariren batek utzitako ogi zatia ahoratu lezake. Bestela ere, aireratu eta ur handietara habia daiteke arrantza egitera.

Katearen helduleku koloretsua (Colourful anchor of the chain)

Helsinki (Finlandia)

Kate mardula moila indartsuari lotua behar du. Lan garrantzitsua egiteko diseinatuta badago ere, edertasunari ez dio uko egin beharrik. Kolore hori biziak dotoretasuna ematen dio.

Kaleko azoka (Street market)

Helsinki (Finlandia)

Kaleko azoka martxan dago. Bisitari ugari saltokien artean paseoa emango dute lekuko berezitasunak eta gutiziak erosteko prest. Eguna eguzkitsua eta luzea da Ipar Europako hiri honetan eta bisita egiteko garai aproposena ere.

Noria gainetik (From the big wheel)

Konstanz (Alemania)

Noria batera igo nintzen denbora pasa moduan. Extra modura inguruko lakuaren ikuspegi eder bat izan nuen. Ederra baino ederragoa. Untzietan bidaiatzeko gogo bizia etorri zitzaidan ere. Baina hori beste aldi baterako utzi beharko dut.

Noriaren eskeletua (Skeleton of a big wheel)

Konstanz (Alemania)

Noriaren eskeletua ikusten da. Bere mugimenduak jarraitu daitezke. Makina erraldoiak aidean hegaldi kontrolatu batean garraiatu bitartean, metalezko beso eta eraztun erraldoiak lanean daude. Geldo baina etengabe biratzen dute. Begirada urrunera zuzentzearekin batera beste mirari txiki bat ikusten da. Inguruek indar berria hartu dute.

Egun beroa lakuan (Warm day in the lake)

Konstanz (Alemania)

Ez da hiria ikusteko ikuspuntu egokia soilik, etxebilduez haratago daudenak ere ezin hobe mia daitezke. Uda hasierako egun eguzkitsuan, lakua belauntziz josita dago. Beroari izkin egin nahiko diote.

Noria batean bidaian (Travelling in a wheel)

Konstanz (Alemania)

Hiri handi honen ikuspegi egokia edukitzeko zergatik ez altuera handira igotzea? Ondoan dagoen noria batek horretarako aukera ematen du.

Karramarro bat hurbiletik (Close up of a crab)

Konstanz (Alemania)

Karramarro hau beirazko leihora hurbildu da mundu arrotzari begiratu bat emateko. Bi begi txikiak jakinminez mihatzen dute eta gorputza hanka zorrotzen gainean tente jartzen den bitartean.

Itsas azpiko fantasiadun formak (Fantastic form from under the water)

Konstanz (Alemania)

Kolore biziak eta fantasia handiko formak ugari daude itsas azpian. Bizitzaren jatorria bertan dago eta aniztasuna handiagoa izango da. Ura eta bizitza, bizitza eta ura. Biak elkarrekin doaz eskutik.

Arrainaren hurbileko planoa (First plane picture of a fish)

Konstanz (Alemania)

Hurbiletik arrain bat ikustea ez da ohizkoa. Ur elementuak guretzat duen arrotztasuna, arrainei ere luzatzen da. Akuario batean oztopo honi gailentzen zaio beirazko xafla bat jarriz gure eguratsa eta arrainen ur masaren artean. Elkarri hurbiltzen gatzaio eta elkar behatzen dugu. Arrotztasuna harridurarekin ordezkatzen da.

Urazpiko koloreak (Colours inside the water)

Konstanz (Alemania)

Arrainek kolore distiratsuak izaten dituzte, baina uretatik kanpo bizitzeak zailtzen digu horiek bereiztea. Urak berak argia jaten du eta ingurua kolore goibelez margotzen du. Arrotza zaigun ingurunea, orduan eta arrotzagoa bihurtzen digu.

Argian igerian (Swimming in the light)

Konstanz (Alemania)

Gorputz sendo eta luzea. Azala leun eta distiratsua. Animali dotorea da hemengo hau. Arrain izena edo mota ez dut ezagutzen, hala ere edertasuna agerizkoa da.

Leihoaren bestaldea (Other wide of the window)

Konstanz (Alemania)

Leihoaren alde batean ilun eta lehor, bestean argi eta heze. Bi mundu oso desberdinak. Izan daitezkeen bezain desberdinak. Erabat bestelakoak eta elkarrekin hitzegin ezin dezaketeenak. Bestea behatu baino ezin dute egin. Hurbilduko al dira inoiz?

Marrazoa bere kutxan (A shark in its box)

Konstanz (Alemania)

Erakustoki bat da akuarioa eta arrainak erakusgaiak dira. Protagonista sentitzeko arrazoi guztiak dituzte. Baina batek galdetzen dio bere buruari kartzelaratuak ez ote diren sentituko. Gustatuko al zaio marrazo handi bati kutxa ilun batean bizitzea? Zaila da horrelakorik sinestea.