Heiden (Suitza)
Negua eskualde osora heldu da, izan mendi, izan baserri edo izan herri. Izoztuta gelditu dira basoak, zelaiak eta kaleak. Nahastutak daude alfonbra zuriak estaliak.
Eguneko argazki bat
Heiden (Suitza)
Negua eskualde osora heldu da, izan mendi, izan baserri edo izan herri. Izoztuta gelditu dira basoak, zelaiak eta kaleak. Nahastutak daude alfonbra zuriak estaliak.
Heiden (Suitza)
Zuhaitzak zuriz tindatutak esnatu dira. Tindu zuri eta hotza ez da ezezaguna. Urte oro gertatzen den zerbait, muinean idatzita daukate haren berri. Horrela izanda ere, mendialdea kale gorria iruditu behar zaie.
Heiden (Suitza)
Lanbroa badator eta eguna itzaliko digu. Ingurua gugandik ezkutatu egiten du. Itsu gelditzen gara, non gauden eta nora goazen ikusteko.
Heiden (Suitza)
Baserrian elurra dago nonnahi. Abereek hobe dute etxe inguruan egotea. Bertan epel egon eta oparo jan ahal izango dute. Kanpoan ibiltzea abentura txikia da gaur bezalako egunetan.
Heiden (Suitza)
Lanbroa eta elurra nagusi da gaur. Eguna ez dago kanpoan luze egoteko. Baina lekua ederra da. Merezi du honerako bidea egitea.
Heiden (Suitza)
Argindar lerroak ere nozitzen du neguaren erasana. Izotzak apaintzen du urteko garai hotzenetan. Elurrak inguratu du eta bere forma zehatzak bakandu ditu.
Saas Fee (Suitza)
Haranaren hondoan txiki-txikia ematen du herria. Bere etxeak eta errepideak mendi-hegi erraldoiez eta baso sakonez inguraturik daude.
Saas Fee (Suitza)
Arroka erraldoiak forma finak ditu. Hegi zapalak eta garbiak ertz luzeek banaturik. Zerua baino ez dauka gainetik eta bere parean beste arrokazko punta gutxi batzuk baino ez dira ikusten.
Saas Fee (Suitza)
Handiak, gogorrak, nobleak. Mendi garaiak gure inguruan dauzkagun erraldoien artean erraldoienak dira.
Saas Fee (Suitza)
Beldurra ematen du harrizko horman gora joatea pentsatzeak. Aldapa gogorrak, igoera ia bertikalak, elurra eta izotza nonnahi. Hobeto udararte itxarotea ingurune hauetan menturatzeko.
Saas Fee (Suitza)
Mendi hegal malkartsuak, ebakita baleude bezalako aldapa gogorrekin, dira nagusi bailara honetan. Lur barneko indar ikaragarriek horrela suertatzea nahi izan dute.
Saas Fee (Suitza)
Elurrak erdi estalita gelditu da etxola. Honegatik ez dago artzairik edo behizainik garai honetan. Beheko haraneko etxaldera bueltatu dira, han jateko gehiago eta hotz gutxiago izango bait dute. Beraien ordez, naturak hartzen du lekuaren jabetza urtaro hotzenean. Landareak aske hazten dira. Piztiak nahieran joan eta etorri egiten dira.
Saas Fee (Suitza)
Teleferikoa erraz doa mendian gora eta behera. OInez joan ezkero berriz, erronka bat da gailurretarainoko bidea jarraitzea. Bere saria badauka hala ere. Naturaren edertasuna bertatik bertara ikustea esperientzia benetan berezia da.
Saas Fee (Suitza)
Gailur altuenetan eta kalpartsuenetan ere gizakiaren arrastoa aurki daiteke. Gure ingurunea aldatzeko gaitasun izugarria dugu.
Saas Fee (Suitza)
Eguzkiari gabon, egunari gabon. Bihar goizerarte elurra eta izotza oraindik eta hotzagoak, oraindik eta gogorragoak izango dira. Edertasuna izozten du gauak.
Saas Fee (Suitza)
Eguzkia badoa gaurkoz eta harana pixkanaka itzaltzen ari da. Etxeak, berriz, bizitzaz eta argiz beteko dira.
Saas Fee (Suitza)
Mendi magaleko basoan hotz dago garai honetan. Ez da giro elur artean. Zuhaitzek bere bidea aurkitu behar dute hemen aurrera egiteko. Enbor luzeak eta zuzenak, hosto meheak eta luzeak. Horrelakoak eta bestelakoak behar dituzte.
Saas Fee (Suitza)
Itxura bestelakoa du basoak elurrez estalita dagoenean. Txikiagoak direla ematen dute sasiek. Enbor ebakia erdi ezkutatuta dago. Maindire negutiarrak dena aldatzen du.
Saas Fee (Suitza)
Basotik haratago zer dago? Arroka erraldoia zuriz jantzita eta negu haize hotzaren menpen. Eskerrak eguna oskarbi dagoela eta eguzkiak gure gorputza epeltzen duen.
Saas Fee (Suitza)
Haizeak elurra darama. Zerura bueltatzen du zerutik etorri dana.