Noriaren eskeletua (Skeleton of a big wheel)

Konstanz (Alemania)

Noriaren eskeletua ikusten da. Bere mugimenduak jarraitu daitezke. Makina erraldoiak aidean hegaldi kontrolatu batean garraiatu bitartean, metalezko beso eta eraztun erraldoiak lanean daude. Geldo baina etengabe biratzen dute. Begirada urrunera zuzentzearekin batera beste mirari txiki bat ikusten da. Inguruek indar berria hartu dute.

Egun beroa lakuan (Warm day in the lake)

Konstanz (Alemania)

Ez da hiria ikusteko ikuspuntu egokia soilik, etxebilduez haratago daudenak ere ezin hobe mia daitezke. Uda hasierako egun eguzkitsuan, lakua belauntziz josita dago. Beroari izkin egin nahiko diote.

Noria batean bidaian (Travelling in a wheel)

Konstanz (Alemania)

Hiri handi honen ikuspegi egokia edukitzeko zergatik ez altuera handira igotzea? Ondoan dagoen noria batek horretarako aukera ematen du.

Karramarro bat hurbiletik (Close up of a crab)

Konstanz (Alemania)

Karramarro hau beirazko leihora hurbildu da mundu arrotzari begiratu bat emateko. Bi begi txikiak jakinminez mihatzen dute eta gorputza hanka zorrotzen gainean tente jartzen den bitartean.

Itsas azpiko fantasiadun formak (Fantastic form from under the water)

Konstanz (Alemania)

Kolore biziak eta fantasia handiko formak ugari daude itsas azpian. Bizitzaren jatorria bertan dago eta aniztasuna handiagoa izango da. Ura eta bizitza, bizitza eta ura. Biak elkarrekin doaz eskutik.

Arrainaren hurbileko planoa (First plane picture of a fish)

Konstanz (Alemania)

Hurbiletik arrain bat ikustea ez da ohizkoa. Ur elementuak guretzat duen arrotztasuna, arrainei ere luzatzen da. Akuario batean oztopo honi gailentzen zaio beirazko xafla bat jarriz gure eguratsa eta arrainen ur masaren artean. Elkarri hurbiltzen gatzaio eta elkar behatzen dugu. Arrotztasuna harridurarekin ordezkatzen da.

Urazpiko koloreak (Colours inside the water)

Konstanz (Alemania)

Arrainek kolore distiratsuak izaten dituzte, baina uretatik kanpo bizitzeak zailtzen digu horiek bereiztea. Urak berak argia jaten du eta ingurua kolore goibelez margotzen du. Arrotza zaigun ingurunea, orduan eta arrotzagoa bihurtzen digu.

Argian igerian (Swimming in the light)

Konstanz (Alemania)

Gorputz sendo eta luzea. Azala leun eta distiratsua. Animali dotorea da hemengo hau. Arrain izena edo mota ez dut ezagutzen, hala ere edertasuna agerizkoa da.

Leihoaren bestaldea (Other wide of the window)

Konstanz (Alemania)

Leihoaren alde batean ilun eta lehor, bestean argi eta heze. Bi mundu oso desberdinak. Izan daitezkeen bezain desberdinak. Erabat bestelakoak eta elkarrekin hitzegin ezin dezaketeenak. Bestea behatu baino ezin dute egin. Hurbilduko al dira inoiz?

Marrazoa bere kutxan (A shark in its box)

Konstanz (Alemania)

Erakustoki bat da akuarioa eta arrainak erakusgaiak dira. Protagonista sentitzeko arrazoi guztiak dituzte. Baina batek galdetzen dio bere buruari kartzelaratuak ez ote diren sentituko. Gustatuko al zaio marrazo handi bati kutxa ilun batean bizitzea? Zaila da horrelakorik sinestea.

Manta arraiaren atsedena (Resting manta ray)

Konstanz (Alemania)

Manta arraia untzi baten hondakinen gainean ari da atseden hartzen. Baina hondoratuko al zen untzi hau? Erabat apaindura moduan sortutakoa al da? Ziur arrainari ez zaiola gehiegi axola izango. Nahikoa du lasaitasun eta bakardade pixkat bat izatearekin.

Bi arrain (Two fishes)

Konstanz (Alemania)

Bi arrain txiki igeri egiten dute urontzi erraldoi batetan. Hegatzei eta buztanei arinki eraginez doaz aurrera eta atzera. Janaria bilatuko dute. Harrapariei ihes egiten diete. Eta bereziki pareta gardeneko bestaldeko izaki erraldoiak zaintzen dituzte. Horien beldur izateko arrazoi osoa dute, beraiengandik etortzen bait zaizkie arazo handienak.

Arrainen dantza (Dance of the fishes)

Konstanz (Alemania)

Arrainak dantzan ari dira. Buztana goian jarri eta hegatzak gogor sakatu! Denak bat! Egia esan kasualitate hutsez aurkitu nituen arrainak posizio horretan. Sardetan mugitzen direnean, elkarrekin dantzan egongo balira bezala mugitzen dira arrain txiki hauek.

Arrain txiki gorria (Small and red fish)

Konstanz (Alemania)

Arrain txiki bat agertu da eta atentzio osoa bereganatu du. Mutur luzea dauka eta kolore gorrixka eta bizia. Hegatsen erritmo biziak erraz igeri egiten laguntzen diote.

Manta arrainak ez dira alfonbrak (Manta rays are not carpets)

Konstanz (Alemania)

Manta arrainak ez dira alfonbrak, hala ere haiek etortzen zaizkit gogora animali eder hauen larruazal laua ikusten dudanean. Itsas ondoan etzaten direnean, atseden hartu eta ezkutatu egiten dira aldi berean.

Itsas anemona ez da landarea (Sea anemones are not plants)

Konstanz (Alemania)

Landarea al da? Ez ba! Itsas anemona animalia da. Tentakuluak mugi ditzazke eta beste animaliz elikatzen da. Nork esango luke begirada azkar bat bota ondoren, mugitzeko gai den izakia denik! Sorpresa handiak gordetzen dituzte itsas azpiek.

Urazpiko landareak (Underwater plants)

Konstanz (Alemania)

Urazpiko landareak ere bereziak dira. Izateko era bereiztuak sortu dituzte. Jatekoa lurzorutik ezezik uretatik bertatik lortzen dute. Argirik ia ez dagoen lekuetan ere hazten dira.

Arraina naiz (I’m a fish)

Konstanz (Alemania)

Arrainak guregandik desberdin ikusten ditugu. Ezin dugu begirada sinple horren atzean sentimenduak daudenik pentsatu. Beste mundu baterako leihoa bezala ikusten ditugu. Mundu sinple eta zahar bat. Baina zuzen al gaude? Kapazak al gara berezko dituzten ñabardurak ulertzeko?

Arrainen begirada (Look of the fishes)

Konstanz (Alemania)

Arrain taldeari begira jarri eta animaliak niri begira jarri ditut. Jakinmina edo urduritasunez ari dira ni behatzen? Dena delakoa, salbu daude. Kristal sendoak ni eta beste bisitariengandik egoki babesten ditu.

Iluntasunetik agertutako arraina (The fish came from the darkness)

Konstanz (Alemania)

Lekuaren iluntasunetik arrain misteriotsu bat agertu da. Aho zabalik begiratzen gaitu eta gu, eraberean, bere agertzearekin